Hona hemen nik neuk teknologia berriei buruz egindako bloga!!!!!

lunes, 13 de diciembre de 2010

Ingelesa Atzerriko Hizkuntza bezala irakasteko materiala

“A to Z Teacher Stuff”
Orrialde hau Ingelesa atzerriko hizkuntza moduan irakasten duten irakasleek sorturikoa da; beste irakasleek bertatik baliabideak eskuratu ahal izateko. Diseinua ez da oso erakargarria, baina edukiak oso erabilgarriak dira.




“The Teachers Guide”

http://www.theteachersguide.com 

Orrialde honetan unitate didaktiko ezberdinak aurki ditzakegu. Edukiak oso ondo sailkatuta daude, eta informazioa fidagarria da, testu liburuetan oinarritzen delako.




“Photographic Dictionary&Encyclopedia”

http://photographicdictionary.com 

Hau irudidun hiztegi entziklopedikoa da.Oso erabilgarria dela uste dut, bai inglesa lehen hezkuntza bezala duten ikasleentzat, baita ingles ikasleentzat ere. 
Diseinua oso erakargarria da, edukiak erraz bilatzen dira (oso ondo antolatuta daude) eta informazioa eguneratua da.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Buen uso de internet

Bideo hau jende gazteri uzendurikoa da, eta bertan internetaren erabilera egokiari buruzko zenbait aholku ematen dira. Pertsonaiak ikastetxe bateko ikasleak dira, eta euren egoera ezberdinen bidez internetaren erabilera desegokiak ekar ditzazkeen ondorioak azaltzen dira.
Ondoko aholku hauek ematen dira:
  • Irakurtzen duzun guztia ez sinestea, informazioarekin kritikoa izan eta kontrastatzea.
  • Datu pertsonalik ez ematea edonori. Askotan lehiaketa moduan agertzen diren engainuak daude datu pertsonalak lortzeko, eta horrek gero zure posta elektronikoa kolapsatzea ekar dezake.
  • Internet bidez erostekotan orrialde seguruetan egin, bestela nahi ez zenuenagatik ordain dezakezu, edota zure kreditu txartelaren bidez dirua lapur diezazukete.
  • Txat batean edo antzekotan ezagututako jendearekin ez obsesionatzea. Pertsona horrek nahi duena ezagutarazi dezake, eta berez ezer gutxi dakizu pertsona horren inguruan.

Education today and tomorrow

Bideo hau, mundu berrirako hezkuntza modu berri baten beharrari buruzkoa da. Bertan azaltzen da, nola lehengo ikasgelak aintzinako modelo produktiborako diseinaturik zeuden. Gaur egun, aldiz, lan munduak eta gizarteko gainontzeko atalek ere eskakizun berriak dauzkate, beraz, ikasleak eskakizun horiek betetzeko prestatu behar dira.
Bideoa ikusteko klik hemen

lunes, 22 de noviembre de 2010

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Bideo bi hauetan informazioaren gizarteak eskolan duen eraginari buruzkoak dira. Haietan aipatzen da eskoletan egin daitekeen erabilera.
Lehen bideoan alfabetizazio digitalaren onurak aipatzen dira. Esaten du gutxi gora behera haur batek behar edo nahi duen informazio guztia eskuragarri duela interneten bidez. Ez du ezer kuestionatzen.
Lehen bideoa 
Bigarren bideoan aldiz informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da. Gaitasun ezberdinak behar direla esaten du alfabetizazio digital zabala lortu nahi baldin bada. Lehenik eta behin jakin behar da ze informazio nahi edo behar duzun. Ondoren bilatzen jakin behar da. Behin aurkituta analizatu egin behar da (nondik datorren, nork publikatu duen…).  Azkenik oso garrantzitsua da ere berreraikuntza, hau da, jasotako eta sailkatutako informazio horren produktua eraikitzen jakin beharra dago. Bigarren bideo honetan batez ere informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da; hau da, uneoro kuestionatzea informazioaren iturria, eta beraz, bere egiazkotasuna, egon daitezkeen interes partikularrak kontuan hartuta. Hori burutu ahal izateko, kultura digitalean modu aktiboan parte hartzea proposatzen du elkarrizketatuak; lotsa alde batera utzi eta gu ere kultura digitalaren partaide bilakatu.
Bigarren bideoa 

INFORMAZIOAREN GIZARTEA vs. EZAGUTZAREN GIZARTEA

INFORMAZIOAREN GIZARTEA
    70.hamarkadatik aurrera gizarte postindustriala garatzen hasi zen, eta “informazioaren gizartea” delakoa sortzen hasi zen. Informazioaren gizartea delako horretan zerbitzuen sektoreak indarra hartu zuen, eta zerbitzu horietarako informazioa sortzea, kudeatzea eta banatzea negozio bilakatu zen. Gure bizimodua “informazio” horren inguruan egituratzen hasi ginen eta gaur egun, informazioa boterea ematen duen zerbait moduan saltzen zaigu, mitifikatu egin da.
    Eskola bera, entitate moduan, informazioaren gizartean murgildu da, eta beraz, gizarteak egiten dituen eskakizunen aurrean erantzun beharra dauka, teknologia berriak hezkuntza programetan barneratuz. Horretarako:
·         Ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasi beharko dute.
·         Euren autonomia pertsonala garatu beharko dute gaitasun kritikoa garatuz, modu honetan euren erabaki propioak hartu ahal izateko eta kritikoak izan ahal izateko datozen aurrerakuntza teknologikoekiko.
    Erabaki hartze egokiak teknologiarekiko menpekotasunean ez erortzea ekarriko du. 
EZAGUTZAREN GIZARTEA
    Askotan, informazioa eta ezagutza modu berean ulertu izan dira. Egia da, informazioa eskuragarri izanda, ezagutza lor daitekeela, baina informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Informazio hori, sailkatu, prozesatu, diskriminatu eta berreraiki egin behar da ezagutza sortu ahal izateko.
    Hori dela eta, eskolak gaitasun kritikoa irakatsi behar die ikasleei hauek gai izan daitezen eskuragarri dagoen informazio guzti horren bidez ezagutza eraiki dezaten.

lunes, 15 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

Eten digitala betidanik existitu den zerbait da. Kultura, ekonomia, gizarte egoera eta beste hainbat faktore direla eta teknologia berrriak erabiltzeko aukerarik ez duten giza taldeak egon izan dira beti.

ZER DA ETEN DIGITALA?
IKTen bidez ezagutza eta informazioa lortzeko pertsonen artean daudern desberdintasunei egiten die erreferentzia eten digitalak. Eten digitalaren ondorioz, hainbat pertsona marginaturik gelditzen dira, sareak eskaintzen dituen komunakizo aukerak, garapen ekonomikorako aukerak, gizarte garapenerako zein garapen pertsonalerako aukerak... ez dituztelarik.

Eten digitalak pertsona, kolektibo, instituzio eta herrialdeei eragiten die, eta askotan gizarteratzeko elementu izan beharrean, batzuk gizartetik at uzteko elementu bilakatzen da.

ZE ETEN DIGITAL MOTA DAUDE?
Hainbat eten digital mota daude autorearen arabera. Alde batetik, gaitasun teknikoaren araberako etena dago, hau da, ez baduzu ordenagailurik ezta sarerako konexiorik ezingo dituzu sareak eskaintzen dituen aukerak erabili.

Besteik hizkuntzaren araberako etena dago. Interneteko hizkuntza ingelesa da, eta beraz, hizkuntza horren ezagutza minimorik gabe zaila suertatu daiteke sarearen onurez abantaila hartzea. Gainera inglesak konotazio soziokulturalak eta ideologikoak badauzka hizkuntza beraz gain, eta askotan gaitzezpena sortu dezake.

Generazio etena ere bdagao. Nagusiek zailtasunak dauzkate  teknologia berrietara moldatzeko, eta horrek baztertzea dakar. Honek gainera hezkuntzan eragina dauka, asko eta askotan ikasleek irakasleek baino gaitasun teknologiko handiagoa dutelako.

Generoaren araberako etena ere aipatu daiteke. Emakumezkoek teknologietara iristeko aukera gutxiago dauzkate, eta beraz, asko eta asko kanpoan gelditzen dira.

Azkenik ezgaitasun fisiko edo psikikoen araberako eten digitala aipatu beharra dago. Teknologia berriek diskriminatu egiten dituzte ezgaitasunak dituzten pertsona horiek; eta naiz eta gaur egun geroz eta moldaturiko teknologia gehiago egon, mundu hori ez dago ezgaitasunak dituzten pertsonei begira eginda.

ZER EGIN DAITEKE HEZKUNTZA MUNDUTIK?
Lehenik eta behin irakaslegoa hezi beharko litzateke. Kontzientziatu egin behar da hezkuntzan lan egiten duen jendea, ez dela nahikoa ordenagailua izatearekin. Ikerkuntza bultzatu behar da, kontaktua sortu behar da eskola eta enpresaren artean produzitzaileek hezkuntzan sortzen diren beharretara moldatzeko haien produktuak.

Bestetik, ordenagailuak edo teknologiak erabiltzen irakasteaz gain, eurengandik probetxurik handiena ateratzeko gaitu behar dira ikasleak, irakatsi behar zaie teknologia ikertzen, ebaluatzen, kritikoak izaten...

Azkenik gizartea kontzientziatu behar da dauden eten digital ezberdinak deuzeztatzen saiatzeko.

lunes, 8 de noviembre de 2010

“History of the Internet”

            Bideoak, ordenagailuek lehenik eta behin eta internetek gero azken 50 urteetan izan duten garapena azaltzen du.

           1957an hasten da narrazioa. Ordurarte ordenagailuak oso inefikazak ziren, aldi berean hainbat ataza burutu ahal izateko oso tamaina handikoak behar zutelako izan, eta ondorioz programatzaileek ezin zuten zuzen zuzenean ordenagailuarekin lan egin. Honek akats eta arazo asko sortzen zituen.

    1957. urtean aldaketa gertatu zen. Urte hartan ahalbidetu zen ordenagailuan zuzenean lan egitea urruneko konexio bidez, eta baita hainbat erabiltzailek aldi berean ordenagailu bera erabiltzea.

    1958. urtean AEBtako armadak, gerra hotza zela eta teknologian buru izan nahi zutenez, informazioa ordenagailuen artean urrunetik elkartrukatzeko sistema bat asmatu zuen. Bestetik, antzeko sareak ere osatu ziren arlo zientifikoan eta komertzialean. Beraz, ikerketa militarra, zientifikoa eta komertziala dira gaur egungo internetaren oinarri.

    Hortik aurrera, bideoan teknizismo asko erabiltzen ditu eta ez dut oso ondo jarraitu, baina gutxi gora behera esan nahi duena ondokoa litzateke, helburu ezberdinetarako garaturiko teknologiari esker, gaur egun modu aruntean erabiltzen dugun internet sortu zela.

    1990. urtean interneten hasiera izan zen teknologia desmuntatu zuten, baina hala ere internetek aurrera darrai.

            Munduan beste hainbeste asmakizun bezala, helburu batekin sortu eta beste bat betetzen bukatu dutela.

            Teknologiak gizarteak eraldatzen dituela argi dago nire ustez, baina teknologia hori, beti gizartearen eskakizunen bati begira garatzen da. Askotan, gizartearen bereren garapena dela eta (komertziala, militarra, zientifikoa…) premia edo beharrizan berriak sortzen dira, eta beraz, premia horiek asetzeko teknologia garatzen da. Azkenean, teknologia horren erabilera askotan ez da izaten bere asmatzaileak pentsatutakoa, eta gizarteak berak eraldatu eta bere premietara moldatzen du.

Bideoa ikusteko hemen