Eten digitala betidanik existitu den zerbait da. Kultura, ekonomia, gizarte egoera eta beste hainbat faktore direla eta teknologia berrriak erabiltzeko aukerarik ez duten giza taldeak egon izan dira beti.
ZER DA ETEN DIGITALA?
IKTen bidez ezagutza eta informazioa lortzeko pertsonen artean daudern desberdintasunei egiten die erreferentzia eten digitalak. Eten digitalaren ondorioz, hainbat pertsona marginaturik gelditzen dira, sareak eskaintzen dituen komunakizo aukerak, garapen ekonomikorako aukerak, gizarte garapenerako zein garapen pertsonalerako aukerak... ez dituztelarik.
Eten digitalak pertsona, kolektibo, instituzio eta herrialdeei eragiten die, eta askotan gizarteratzeko elementu izan beharrean, batzuk gizartetik at uzteko elementu bilakatzen da.
ZE ETEN DIGITAL MOTA DAUDE?
Hainbat eten digital mota daude autorearen arabera. Alde batetik, gaitasun teknikoaren araberako etena dago, hau da, ez baduzu ordenagailurik ezta sarerako konexiorik ezingo dituzu sareak eskaintzen dituen aukerak erabili.
Besteik hizkuntzaren araberako etena dago. Interneteko hizkuntza ingelesa da, eta beraz, hizkuntza horren ezagutza minimorik gabe zaila suertatu daiteke sarearen onurez abantaila hartzea. Gainera inglesak konotazio soziokulturalak eta ideologikoak badauzka hizkuntza beraz gain, eta askotan gaitzezpena sortu dezake.
Generazio etena ere bdagao. Nagusiek zailtasunak dauzkate teknologia berrietara moldatzeko, eta horrek baztertzea dakar. Honek gainera hezkuntzan eragina dauka, asko eta askotan ikasleek irakasleek baino gaitasun teknologiko handiagoa dutelako.
Generoaren araberako etena ere aipatu daiteke. Emakumezkoek teknologietara iristeko aukera gutxiago dauzkate, eta beraz, asko eta asko kanpoan gelditzen dira.
Azkenik ezgaitasun fisiko edo psikikoen araberako eten digitala aipatu beharra dago. Teknologia berriek diskriminatu egiten dituzte ezgaitasunak dituzten pertsona horiek; eta naiz eta gaur egun geroz eta moldaturiko teknologia gehiago egon, mundu hori ez dago ezgaitasunak dituzten pertsonei begira eginda.
ZER EGIN DAITEKE HEZKUNTZA MUNDUTIK?
Lehenik eta behin irakaslegoa hezi beharko litzateke. Kontzientziatu egin behar da hezkuntzan lan egiten duen jendea, ez dela nahikoa ordenagailua izatearekin. Ikerkuntza bultzatu behar da, kontaktua sortu behar da eskola eta enpresaren artean produzitzaileek hezkuntzan sortzen diren beharretara moldatzeko haien produktuak.
Bestetik, ordenagailuak edo teknologiak erabiltzen irakasteaz gain, eurengandik probetxurik handiena ateratzeko gaitu behar dira ikasleak, irakatsi behar zaie teknologia ikertzen, ebaluatzen, kritikoak izaten...
Azkenik gizartea kontzientziatu behar da dauden eten digital ezberdinak deuzeztatzen saiatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario