Bideo bi hauetan informazioaren gizarteak eskolan duen eraginari buruzkoak dira. Haietan aipatzen da eskoletan egin daitekeen erabilera.
Lehen bideoan alfabetizazio digitalaren onurak aipatzen dira. Esaten du gutxi gora behera haur batek behar edo nahi duen informazio guztia eskuragarri duela interneten bidez. Ez du ezer kuestionatzen.
Lehen bideoa
Lehen bideoa
Bigarren bideoan aldiz informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da. Gaitasun ezberdinak behar direla esaten du alfabetizazio digital zabala lortu nahi baldin bada. Lehenik eta behin jakin behar da ze informazio nahi edo behar duzun. Ondoren bilatzen jakin behar da. Behin aurkituta analizatu egin behar da (nondik datorren, nork publikatu duen…). Azkenik oso garrantzitsua da ere berreraikuntza, hau da, jasotako eta sailkatutako informazio horren produktua eraikitzen jakin beharra dago. Bigarren bideo honetan batez ere informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da; hau da, uneoro kuestionatzea informazioaren iturria, eta beraz, bere egiazkotasuna, egon daitezkeen interes partikularrak kontuan hartuta. Hori burutu ahal izateko, kultura digitalean modu aktiboan parte hartzea proposatzen du elkarrizketatuak; lotsa alde batera utzi eta gu ere kultura digitalaren partaide bilakatu.
Bigarren bideoa
Bigarren bideoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario