Hona hemen nik neuk teknologia berriei buruz egindako bloga!!!!!

lunes, 22 de noviembre de 2010

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Bideo bi hauetan informazioaren gizarteak eskolan duen eraginari buruzkoak dira. Haietan aipatzen da eskoletan egin daitekeen erabilera.
Lehen bideoan alfabetizazio digitalaren onurak aipatzen dira. Esaten du gutxi gora behera haur batek behar edo nahi duen informazio guztia eskuragarri duela interneten bidez. Ez du ezer kuestionatzen.
Lehen bideoa 
Bigarren bideoan aldiz informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da. Gaitasun ezberdinak behar direla esaten du alfabetizazio digital zabala lortu nahi baldin bada. Lehenik eta behin jakin behar da ze informazio nahi edo behar duzun. Ondoren bilatzen jakin behar da. Behin aurkituta analizatu egin behar da (nondik datorren, nork publikatu duen…).  Azkenik oso garrantzitsua da ere berreraikuntza, hau da, jasotako eta sailkatutako informazio horren produktua eraikitzen jakin beharra dago. Bigarren bideo honetan batez ere informazioarekiko kritikotasuna azpimarratzen da; hau da, uneoro kuestionatzea informazioaren iturria, eta beraz, bere egiazkotasuna, egon daitezkeen interes partikularrak kontuan hartuta. Hori burutu ahal izateko, kultura digitalean modu aktiboan parte hartzea proposatzen du elkarrizketatuak; lotsa alde batera utzi eta gu ere kultura digitalaren partaide bilakatu.
Bigarren bideoa 

INFORMAZIOAREN GIZARTEA vs. EZAGUTZAREN GIZARTEA

INFORMAZIOAREN GIZARTEA
    70.hamarkadatik aurrera gizarte postindustriala garatzen hasi zen, eta “informazioaren gizartea” delakoa sortzen hasi zen. Informazioaren gizartea delako horretan zerbitzuen sektoreak indarra hartu zuen, eta zerbitzu horietarako informazioa sortzea, kudeatzea eta banatzea negozio bilakatu zen. Gure bizimodua “informazio” horren inguruan egituratzen hasi ginen eta gaur egun, informazioa boterea ematen duen zerbait moduan saltzen zaigu, mitifikatu egin da.
    Eskola bera, entitate moduan, informazioaren gizartean murgildu da, eta beraz, gizarteak egiten dituen eskakizunen aurrean erantzun beharra dauka, teknologia berriak hezkuntza programetan barneratuz. Horretarako:
·         Ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasi beharko dute.
·         Euren autonomia pertsonala garatu beharko dute gaitasun kritikoa garatuz, modu honetan euren erabaki propioak hartu ahal izateko eta kritikoak izan ahal izateko datozen aurrerakuntza teknologikoekiko.
    Erabaki hartze egokiak teknologiarekiko menpekotasunean ez erortzea ekarriko du. 
EZAGUTZAREN GIZARTEA
    Askotan, informazioa eta ezagutza modu berean ulertu izan dira. Egia da, informazioa eskuragarri izanda, ezagutza lor daitekeela, baina informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Informazio hori, sailkatu, prozesatu, diskriminatu eta berreraiki egin behar da ezagutza sortu ahal izateko.
    Hori dela eta, eskolak gaitasun kritikoa irakatsi behar die ikasleei hauek gai izan daitezen eskuragarri dagoen informazio guzti horren bidez ezagutza eraiki dezaten.

lunes, 15 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

Eten digitala betidanik existitu den zerbait da. Kultura, ekonomia, gizarte egoera eta beste hainbat faktore direla eta teknologia berrriak erabiltzeko aukerarik ez duten giza taldeak egon izan dira beti.

ZER DA ETEN DIGITALA?
IKTen bidez ezagutza eta informazioa lortzeko pertsonen artean daudern desberdintasunei egiten die erreferentzia eten digitalak. Eten digitalaren ondorioz, hainbat pertsona marginaturik gelditzen dira, sareak eskaintzen dituen komunakizo aukerak, garapen ekonomikorako aukerak, gizarte garapenerako zein garapen pertsonalerako aukerak... ez dituztelarik.

Eten digitalak pertsona, kolektibo, instituzio eta herrialdeei eragiten die, eta askotan gizarteratzeko elementu izan beharrean, batzuk gizartetik at uzteko elementu bilakatzen da.

ZE ETEN DIGITAL MOTA DAUDE?
Hainbat eten digital mota daude autorearen arabera. Alde batetik, gaitasun teknikoaren araberako etena dago, hau da, ez baduzu ordenagailurik ezta sarerako konexiorik ezingo dituzu sareak eskaintzen dituen aukerak erabili.

Besteik hizkuntzaren araberako etena dago. Interneteko hizkuntza ingelesa da, eta beraz, hizkuntza horren ezagutza minimorik gabe zaila suertatu daiteke sarearen onurez abantaila hartzea. Gainera inglesak konotazio soziokulturalak eta ideologikoak badauzka hizkuntza beraz gain, eta askotan gaitzezpena sortu dezake.

Generazio etena ere bdagao. Nagusiek zailtasunak dauzkate  teknologia berrietara moldatzeko, eta horrek baztertzea dakar. Honek gainera hezkuntzan eragina dauka, asko eta askotan ikasleek irakasleek baino gaitasun teknologiko handiagoa dutelako.

Generoaren araberako etena ere aipatu daiteke. Emakumezkoek teknologietara iristeko aukera gutxiago dauzkate, eta beraz, asko eta asko kanpoan gelditzen dira.

Azkenik ezgaitasun fisiko edo psikikoen araberako eten digitala aipatu beharra dago. Teknologia berriek diskriminatu egiten dituzte ezgaitasunak dituzten pertsona horiek; eta naiz eta gaur egun geroz eta moldaturiko teknologia gehiago egon, mundu hori ez dago ezgaitasunak dituzten pertsonei begira eginda.

ZER EGIN DAITEKE HEZKUNTZA MUNDUTIK?
Lehenik eta behin irakaslegoa hezi beharko litzateke. Kontzientziatu egin behar da hezkuntzan lan egiten duen jendea, ez dela nahikoa ordenagailua izatearekin. Ikerkuntza bultzatu behar da, kontaktua sortu behar da eskola eta enpresaren artean produzitzaileek hezkuntzan sortzen diren beharretara moldatzeko haien produktuak.

Bestetik, ordenagailuak edo teknologiak erabiltzen irakasteaz gain, eurengandik probetxurik handiena ateratzeko gaitu behar dira ikasleak, irakatsi behar zaie teknologia ikertzen, ebaluatzen, kritikoak izaten...

Azkenik gizartea kontzientziatu behar da dauden eten digital ezberdinak deuzeztatzen saiatzeko.

lunes, 8 de noviembre de 2010

“History of the Internet”

            Bideoak, ordenagailuek lehenik eta behin eta internetek gero azken 50 urteetan izan duten garapena azaltzen du.

           1957an hasten da narrazioa. Ordurarte ordenagailuak oso inefikazak ziren, aldi berean hainbat ataza burutu ahal izateko oso tamaina handikoak behar zutelako izan, eta ondorioz programatzaileek ezin zuten zuzen zuzenean ordenagailuarekin lan egin. Honek akats eta arazo asko sortzen zituen.

    1957. urtean aldaketa gertatu zen. Urte hartan ahalbidetu zen ordenagailuan zuzenean lan egitea urruneko konexio bidez, eta baita hainbat erabiltzailek aldi berean ordenagailu bera erabiltzea.

    1958. urtean AEBtako armadak, gerra hotza zela eta teknologian buru izan nahi zutenez, informazioa ordenagailuen artean urrunetik elkartrukatzeko sistema bat asmatu zuen. Bestetik, antzeko sareak ere osatu ziren arlo zientifikoan eta komertzialean. Beraz, ikerketa militarra, zientifikoa eta komertziala dira gaur egungo internetaren oinarri.

    Hortik aurrera, bideoan teknizismo asko erabiltzen ditu eta ez dut oso ondo jarraitu, baina gutxi gora behera esan nahi duena ondokoa litzateke, helburu ezberdinetarako garaturiko teknologiari esker, gaur egun modu aruntean erabiltzen dugun internet sortu zela.

    1990. urtean interneten hasiera izan zen teknologia desmuntatu zuten, baina hala ere internetek aurrera darrai.

            Munduan beste hainbeste asmakizun bezala, helburu batekin sortu eta beste bat betetzen bukatu dutela.

            Teknologiak gizarteak eraldatzen dituela argi dago nire ustez, baina teknologia hori, beti gizartearen eskakizunen bati begira garatzen da. Askotan, gizartearen bereren garapena dela eta (komertziala, militarra, zientifikoa…) premia edo beharrizan berriak sortzen dira, eta beraz, premia horiek asetzeko teknologia garatzen da. Azkenean, teknologia horren erabilera askotan ez da izaten bere asmatzaileak pentsatutakoa, eta gizarteak berak eraldatu eta bere premietara moldatzen du.

Bideoa ikusteko hemen

“Prometeus. La revolución de los medios”

Bideoaren gaia, etorkizunean internetekin gertatuko dena da. Bideoak, web2.0aren ondorioz sortuko den gizartea aurkezten du, gizarte birtuala. Bideoak esaten duenaren arabera, 50 urteren buruan dena on-line izango da, gure esperientzia guzti guztiak. Zentzumenak ere replika moduan jasoko ditugu, eta esperientzia berau izango da salgai.

Bideoa ikusi eta gero, nik askotan pentsatu izan dudana afirmatzen du. Inoiz ez naiz gai izan horrela planteatzeko, baina bideoan agertzen den etorkizuna niretzat oso posiblea da; are gehiago, hasi da jada etorkizun hori errealitate izaten, eta agian, bideoak planteatzen duena baino azkarrago iritsiko da guzti hori.

Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean nire iritzia gustuko ez dudala da. Askotan lagunek eta ingurukoek esaten didate oso antiteknologikoa naizela, denari alderdi txarra ikusten diodala, eta gauza onak ere badituela. Ados nago web2.0ak gauza on asko dituenarekin, baina uste dut gizartean egiten den bere erabilera oso kaltegarria dela. Nik neuk ez daukat facebook edo antzekorik, ez dudalako gustuko bizitzaren alderdi “irreal” hori; honekin zera esan nahi dut: nire inguran jende asko ezagutzen dut, egunero egunero aritzen dena facebookean gauzak ipintzen, edota gainontzekoen bizitza kuxkuxeatzen. Gauza asko jakin ahal dituzu pertsona baten inguran facebooketik, pertsona hori ezagutu gabe, eta fisikoki inoiz ikusi gabe. Hori ez dut batere gustuko.

Aurretik aipatu dut web2.0k abantaila asko dituela, eta garrantzitsuagoa dena, gizartean barne-barne dago sartua sistema hori. Hori dela eta, eskolan web2.0rekin lan egin beharko dugu. Dena dela, nik uste dut hezkuntzaren bidez zerbait alda litekeela, baina ezer gutxi. Eskolan azaldu diezaiekegu umeei bizitza birtuala bizitzearen arriskua, baina euren gurasoek birtualki bizi badute euren bizitza, zer egin daiteke eskolan? EZER GUTXI.

Nik neuk, aipatu dudanez, ez daukat facebook edo antzekorik, ezta second lifeko pertsonaiarik ez antzekorik. Txatetan ibiltzea ere ez dut gustuko, eta nire partetik, informazioa bilatu jaso eta bidaltzeko erabili egiten dut sarea, baina nire bizitza bizitzeko beste modu batzuk erabiltzen saiatzen naiz. Ez naiz saiatzen nire ingurukoak konbentzitzen, norbera aske delako bere aisialdiarekin nahi duena egiteko, eta gainera guztiz alferrikakoa delako.

domingo, 7 de noviembre de 2010

Testu birsartua

Markesina

Hau, markesina sarreretan frogatzeko testutxoa da!!!

Informazioaren gizartea

Informazioaren gizartea deiturikoa zer den jakiteko asmoz, sarean informazioa bilatzen aritu naiz, eta azkenean, hau da gutxi gora behera nik informazioaren gizartea zer denaren inguruan ulertutakoa:
Informazioaren gizartea da, gizarte antolakuntza mota bat non informazioa sortu, manipulatu eta hedatzea ahalbidetzen duten teknologiek papel garrantzitsua duten. Informazioaren gizartea terminoa herrialde garatuetan sorturikao da, eta gizartearen geldotzea gainditzeko helburu estrategiko moduan aurkezten da.
Ez dut informazioaren gizartea terminoari buruzko definizio zehatzik aurkitu, baina sistema hau, 1999. urtetik aurrera hasi zela sortzen esan daiteke, garai horretatik aurrera hasi baitziren gizarte garatuak modu ezberdinean funtzionatzen: aberastasunen sortzea aurretik industriatik zetorren nagusiki, eta ordutik aurrera zerbitzu sektoreak gailentzen hasi ziren. handik aurrera, lanbide gehienak ez zeuden harremanetan produktu fisikoekin; informazioa sortu, pilatu, erabili, eraldatu eta prozesatzearekin baino.
Hori dela eta informazioaren gizartea terminoa.
Hau guztia hobeto ulertzeko bi lotura jarriko ditut. Lehenbizikoan "informazioaren gizartea" terminoari buruzko informazio zabalagoa eskaintzen da. Bigarrenean, informazioaren gizarteari egiten zaion kritika bat, nire ustez oso interesgarria dena.