Hona hemen nik neuk teknologia berriei buruz egindako bloga!!!!!

lunes, 22 de noviembre de 2010

INFORMAZIOAREN GIZARTEA vs. EZAGUTZAREN GIZARTEA

INFORMAZIOAREN GIZARTEA
    70.hamarkadatik aurrera gizarte postindustriala garatzen hasi zen, eta “informazioaren gizartea” delakoa sortzen hasi zen. Informazioaren gizartea delako horretan zerbitzuen sektoreak indarra hartu zuen, eta zerbitzu horietarako informazioa sortzea, kudeatzea eta banatzea negozio bilakatu zen. Gure bizimodua “informazio” horren inguruan egituratzen hasi ginen eta gaur egun, informazioa boterea ematen duen zerbait moduan saltzen zaigu, mitifikatu egin da.
    Eskola bera, entitate moduan, informazioaren gizartean murgildu da, eta beraz, gizarteak egiten dituen eskakizunen aurrean erantzun beharra dauka, teknologia berriak hezkuntza programetan barneratuz. Horretarako:
·         Ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasi beharko dute.
·         Euren autonomia pertsonala garatu beharko dute gaitasun kritikoa garatuz, modu honetan euren erabaki propioak hartu ahal izateko eta kritikoak izan ahal izateko datozen aurrerakuntza teknologikoekiko.
    Erabaki hartze egokiak teknologiarekiko menpekotasunean ez erortzea ekarriko du. 
EZAGUTZAREN GIZARTEA
    Askotan, informazioa eta ezagutza modu berean ulertu izan dira. Egia da, informazioa eskuragarri izanda, ezagutza lor daitekeela, baina informazioak berak ez du ezagutza sortzen. Informazio hori, sailkatu, prozesatu, diskriminatu eta berreraiki egin behar da ezagutza sortu ahal izateko.
    Hori dela eta, eskolak gaitasun kritikoa irakatsi behar die ikasleei hauek gai izan daitezen eskuragarri dagoen informazio guzti horren bidez ezagutza eraiki dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario